Dibertitu, etimologikoki erdibitu, zatikatu, zeure burutik banatu aditzetik dator. Bai arraroa ondo pasatzearen definizio hau! Norbera izateari utzi behar zaio ondo pasatzeko?
Zer egiten dugu guk dibertitzeko? Nola pasatzen dugu gure denbora librea?
Denbora librean gauza asko egin daitezke. Ondorengo zerrendan horietako aukera batzuk aurkezten dizkizugu: Telebista, arrisku kirolak, alkohola eta porroak, diskoteka, kontsola eta bideojokoak, lagunekin txateatzea, film pornografikoak, futbola ikustea, bidaiatzea, erosketak egitea, mendira joatea, interneten ibiltzea, zinema, irakurtzea, musika jotzea, erresidentzia batera boluntario joatea, kanpaldietara joatea, banku batean eseri eta hitz egitea, gogoko musika entzutea, rol jokoak...
Zer esango zenuke ekintza hauen alde eta kontra?
Zein da gehien praktikatzen duzuna?
Eta zeintzuk nabarmenduko zenituzke positibo bezala?
Gure aisialdiaz hausnartzea oso garrantzitsua da gaurko gizartean. Denbora dexente dugu nahi dugun erara erabiltzeko eta hau ondo erabiltzea garrantzitsua da.
2009/10/28
2009/10/18
Zoriontsu izan
Kurtsoko lehen gai honetan zoriontasunaz hausnartzen hasi gara. Nola izan zoriontsu? Hori da bizitzaren klabea.
Horrekin gabiltza bueltaka.
Zer da zoriontsu izatea? Zoriontsu al gara gu? Nola izan gaitezke zoriontsu?
Horrekin gabiltza bueltaka.
Zer da zoriontsu izatea? Zoriontsu al gara gu? Nola izan gaitezke zoriontsu?
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
