Dibertitu, etimologikoki erdibitu, zatikatu, zeure burutik banatu aditzetik dator. Bai arraroa ondo pasatzearen definizio hau! Norbera izateari utzi behar zaio ondo pasatzeko?
Zer egiten dugu guk dibertitzeko? Nola pasatzen dugu gure denbora librea?
Denbora librean gauza asko egin daitezke. Ondorengo zerrendan horietako aukera batzuk aurkezten dizkizugu: Telebista, arrisku kirolak, alkohola eta porroak, diskoteka, kontsola eta bideojokoak, lagunekin txateatzea, film pornografikoak, futbola ikustea, bidaiatzea, erosketak egitea, mendira joatea, interneten ibiltzea, zinema, irakurtzea, musika jotzea, erresidentzia batera boluntario joatea, kanpaldietara joatea, banku batean eseri eta hitz egitea, gogoko musika entzutea, rol jokoak...
Zer esango zenuke ekintza hauen alde eta kontra?
Zein da gehien praktikatzen duzuna?
Eta zeintzuk nabarmenduko zenituzke positibo bezala?
Gure aisialdiaz hausnartzea oso garrantzitsua da gaurko gizartean. Denbora dexente dugu nahi dugun erara erabiltzeko eta hau ondo erabiltzea garrantzitsua da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

Hoberena lagunekin pasatzea da denbora librea. Baina egokiak diren gauzak egiten, ez edaten, erretzen edota mozkortzen! bakoitza norbera den bezalakoa izan behar du, baita ere ondo pasatzeko :)))))
ResponderEliminar(Miriam Arandia)